Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/12/2

Aitor Hernandezek seigarren bukatu du Abadiñoko ziklokrosean

Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Innpulso) seigarren postuan zeharkatu du helmuga Abadiñoko Udalaren Saria izeneko ziklokrosean, C2 UCI mailako proban. Txirrindulari ermuarra laugarren postua lortzeko borrokan aritu zen lasterketa osoan zehar, baina bukatu aurretik atzean geratu zen eta azkenean seigarren amaitu zuen. Elite mailako probako garaipena Gorka Izagirrerentzat izan zen.

Etengabeko euripean egin zuten proba, eta zirkuituak lokatza handitzen zuen itzuli bakoitzean. Horrek txirrindularien trebetasuna azpimarratzera behartu zuen, fisikoki oso teknikoa eta zorrotza baitzen. Potentzia eta prestakuntza fisikoa edo sasoiak, probaren emaitza markatu zuten. Ermuarra pozik zegoen emaitzarekin.

Aitor Hernandezen adierazpenak: "Oso lasterketa polita izan da, oso berezia, etxetik gertu korrika egitea zirraragarria delako. Lasterketa osoan laugarren izateko borrokan ibili naizen arren, azkenean seigarren baino ezin izan dut izan, baina hala ere UCI puntu batzuk batu ditugu, hurrengo lasterketei begira oso ondo etorriko zaizkigunak. Abendua bezalako hilabete garrantzitsua dugu aurretik, eta espero dut nire mailarik onenean egotea, nabaritzen baitut lasterka bakoitzean aurrera egiten ari naizela".

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo