Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/11/4

Ongarain etxebizitzak egingo direla-eta, behin-behineko aparkalekua ixtea dakar

Udal bulego Teknikoak ezagutzera eman du Ongarai auzoan eta San Pelayo ikastetxeko azpiko aldean egokitutako behin-behineko aparkalekua itxita eta zerbitzurik gabe geratuko gaurtik –azaroaren 4tik- hasita. Hortaz, ezin izango da gehiago erabili. Espazioa ezin erabiltzeko arrazoia, laster Galivivienda sustatzaileak –kooperatiba erregimenean- 16 etxebizitza eta garajeak eraikitzen hasiko dela, Betiondo eremuak 42. zenbakiaz duen lur-zatian. Espazio hori behin-behineko izaeraz erabili izan da azken 8 urteetan, jabeak utzi eta gero. Leku horretan hogeita hamar bat gidarik uzten zituzten automobilak.

Etxebizitzak altxatuko diren eremuari hesiak jarriko zaizkio gaurtik bertatik, lan eremua eta segurtasunerako espazio adierazteko. Eremu horren gainetik geratzen den lur-zatia, zeina behinekotasunez erabiltzeko egokitutakoa baita ere, zabalik eta funtzionamenduan mantenduko, inguruko bizilagunek erabiltzerik izan dezaten.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo