Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/11/4

Liburutegiak haurrentzako liburu sorta jaso du dohaintzan

Ermuko Udal liburutegiak Kultura Ekonomikoko Funtsa (FCE) argitaletxearen haur liburuen dohaintza jaso du Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalaren bitartez. Elkarteak familiarteko bi irakurketa klub eskaintzen ditu Ermuan, eta FCErekin elkarlanean aritzen da haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko Txikikids Corner programan.

Liburu Baby Kluba eta Leyendo y Aprendiendo dira Mestizak 2017. urtetik Ermuko liburutegian eskaintzen dituen bi jarduerak. Biak liburutegiak urtero eskaintzen duen irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean kokatzen dira. Saioak urritik maiatzera izaten dira, ikasturtearekin batera, eta Mestizak dinamizatzen ditu.

Klubetako lehena irakurketa hirueleduneko taldea da (ingelesa, euskara eta gaztelania), 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua. Bigarrena, berriz, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako eta haien familientzako gaztelaniazko irakurketa kluba da, eta bertan musika, olerkiak eta ipuinak lantzen dituzte.

Kultura Ekonomikoaren Funtsa 1960ko hamarkadan Mexikon sortutako erakundea da, eta baldintzarik eta zentsurarik gabeko kultura bultzatzea eta irakurketa txikitatik sustatzea ditu helburu. Gaur egun, FCE argitaletxe bihurtu da, eta 10.000 titulu baino gehiago ditu katalogoan. Bere argitalpenek errespetu handia dute argitaletxeen munduan, kalitateagatik eta aniztasunagatik. Aste honetatik aurrera, Udal liburutegira joaten direnek eskura izango dituzte liburu horietako batzuk.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo