Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/10/31

Ermuko Izarra Centre eraikina eta ELON enpresa hasi berriak, B-Venture 2019 eragile aktibo

Ermua herriak, ELON enpresa hasi berriak eta Izarra Centre eraikineko instalakuntzen eskaintzak partaide izan dira ‘startups’ deritzanentzat ipar aldean egin izan den ekitaldi nagusian, zeinak bi egunez hasi berri diren ehun enpresa bildu dituen Bilboko Euskalduna jauregian. Erakusleiho aparta izan da ilusioz beteriko ekintzaileak inbertsorekin hartu-emanetan hasteko, horien indarrak batu eta negozioak ekin eta sendotzeko. Talentudun gazteak eta aukera bila izan diren inbertsio egileek elkar topatzeko foroa izan dute, El Correo egunkariak laugaren urtez antolatu duen B-Venture (Business Venture) izenburuko ekimenean.

Jarduera Iñigo Barrenetxea ireki du, zuzendari nagusiak adierazi duenez “egunkariak gizartearen dinamizazioan parte hartu nahi izan du”. “Ideia originalak, ausartak, argiak eta baliagarriak” aurkezteko aukera eman nahi izan dugu” erantsiz. Harremanak egin daitezela, “etorkizunerako ekimen eta proiektuak” aurrera ateratzerik izan dezaten.

Estibaliz Hernaezek, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuna lorreko sailburuordeak, “enpresak, enplegua eta, azken batean, gizartearen ongizatea sortzen duten ekintzaileak” goratu zituen, ekintzaileen euskal ekosistemaren webgunean (upeuskadi.spri.eus), jada, berrehun ‘startups’ alta eman dutela gogora ekarriz. Ainara Basurkoren, Ekonomi Sustapeneko Foru diputatuaren, esanetan muzin egin ezin zaion ekimena da B-Venture, “harremanak, inbertsioak, elkarlanak eta merkatal harremanetarako bide ematen duelako”. Ermuko alkatea, Juan Carlos Abascalek, gure herriko stand-a eta ekintzaileen gunea bisitatu zituen bart, asteazken goizean.

Erakundeetako ordezkarien hitzak ebtzunb eta gero hitzaldi eta tailerren programa bizi eta zabalari hasiera eman zitzaion. Irekiera Gerard Olivek, Antai Venture Builder enpresako sortzaileetakoak, egin zuen, Wallapop edo Glovo sozietatei egun direna izateko bultzada eman zienak. Gure Udalak tailerra dinamizatu zuen; Nire negozioa kokatzerakoan zer da kontutan hartzen dudana? Titulupean. Aurkezkepa Rosalia Herrera, Iosu Ansola eta Nerea Izagirre lankideek egin zuten. Talentu-aditu diren berrogeita hamar pertsonek hitzaldiak eman dituzte B-Venturen. Ekitaldiko babesle dira Eusko Jaurlaritza, SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia ea Bilboko udala. Laguntzaileen artean Telefonica, Bilboko portua, Sabadell bankuko BStartup, Kutxabank, Laboral Kutxa, CaixaBank, Elkargi eta Deustuko Unibertsitatea izan direlarik.

Networking-eko eremua pil-pilean egon da; aldez aurretik elkarrizketak adosteko plataformaren bidez laurehun topaketa hitzartu dira. Standak egon diren gunean starups edo enpresa hasi berrietako sortzaileak beren proiektua ezagutzera ematen saritu dira. Horretan, bereganako ikusmina pizten eta atentzio erakartzen saiatu da Ermuan kokatua dugun ELON, Energia Berriztagarrietako enpresa.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo