Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/10/30

Nøgen talde donostiarrak pop-folk doinu alaiez beteko du Ermua Antzokia

Liv til døden. Hil arte bizi. Danieraz sortutako lelo horrekin aurkeztu da Nøgen boskotea, eta ez du inor epel utzi 2016an hasitako ibilbide laburrean.

Talde donostiarra Markel Idigoras ukelele jotzaile eta abeslariaren Erasmus bidaian sortu zen, Danimarkan. Bertan jaio ziren Nøgenen lehenengo abestiak, eta melodia eta akorde sortu berriak Donostiara itzuli ziren. Musikaren bitartez biluzteko gogoa (horixe baita ‘nøgen’ danieraz: biluzik egotea) erbesteab izatean malenkoniari lotutako errimen bitartez islatzen hasi zen, pixkanaka. Talde gipuzkoarrak ingelesa eta euskara uztartzen jarraitzen du bere pop-folk doinuetan, eta estilo horretan sortu daitezkeen kolore guztiak ikertzen dihardu.

Eider Saez, Markel Idigoras, Alex Irazusta, Olatz Cuevas eta Jokin Guilisagasti dira egun Nøgen, eta 2018an kaleratu dute euren lehenengo lana, Liv til døden (hil arte bizi). Ostiral honetan, azaroak 1, Ermua Antzokian izango ditugu euren doinu alaiekin.

Nøgenen kontzertua 22:15ean hasiko da. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo