Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/10/2

Musika, antzerkia eta umorea 'The Opera Locos' lanaren eskutik

Yllana antzerki talde madrildarrak The Opera Locos antzezlan musikatua aurkeztuko du ostiral honetan, urriak 4, Ermua Antzokian.

Bost kantari xelebrek osatutako opera troupe berezi bat dugu obrako protagonista. Ikuskizun umoretsu eta operistiko honetan, arrakasta handiko abestiak beste musika estiloekin fusionatuko dituzte originaltasunez. Antzezleak emanaldia eskaintzeko prestatuko dira, generoko konpositore handienen kantuekin, eta aurkezpenean zehar, bakoitzaren ezkutuko pasioak eta desioak agertuko dira; horiek espero gabeko ondorio eroak eratuko dituzte.

Eszenaratze berezi, estetika zaindu eta Yllana konpainiaren komedia-kontzeptuaren bitartez, The Opera Locos-ek esperientzia berria eta ezberdina sortzen du opera esperimentatzeko orduan, freskotasun, ezohikotasun eta dibertigarritasunez hurbilduz ikusle ororengana. Oroitzeko moduko gaua izango da!

Rami Elderrek sortutako antzezlanak 2019ko ikuskizun musikal onenaren Max Saria eskuratu du, eta Maria Rey Joly, Mayca Teba, Toni Camas, Enrique Sanchez Ramos eta Jesus Garcia Gallera aktoreak izango ditugu eszenatoki gainean.

The Opera Locos ostiral honetan antzeztuko da 22:15etik aurrera Ermua Antzokian.

Sarrerak salgai daude 15 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo