Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/9/18

Verdiren ‘Rigoletto’ operarekin hasiko da Ermua Antzokiko kultur egitaraua

Ermua Antzokiko kultur ikuskizunen iraila-abendua agendak ostiral honetan, hilak 20, zabalduko ditu ateak denboraldiko lehenengo emanaldiaren eskutik. Opera proiekzioa izango da ikusgai, eta hautatutako obra Giuseppe Verdiren Rigoletto ezaguna da.

Autoreak bere lanik onena Rigoletto zela idatzi zuen 1855ean. Garai hartan, zentsura ofizialari aurre egin behar izan zitzaion hura antzeztu ahal izateko. Izan ere, zentsuratzaileek trabak jarri zizkioten Verdik erakutsitako moralik gabeko errege haren deskribapenari. 1851ko estreinaldiaren arrakasta handiak, baina, sendotu egiten ditu autore italiarraren hitzak. Hurrengo hamar urteetan, 250 aldiz antzeztu zen Rigoletto, eta garai guztietako operarik ezagunenetakoa bilakatu da.

Phillipp Stolzl eta Enrique Mazzolak zuzendutako lana Bregenzko Nazioarteko Jaialditik eskainiko da Ermuan; munduko prestigiotsuenetako bat da jaialdi austriarra.

Emisioa ostiralean 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian, eta atsedenaldian, kaba kopa bat zerbitzatuko da, Distribuciones Arralen eskutik.

Sarrera 8 eurokoa da, eta aldez aurretik erosi daiteke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean. Egunean bertan ere eskuragarri egongo dira, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo