Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2019/8/27
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du gure herrian. Ostiralean izango da txanda, abuztuaren 30ean, goiz eta arratsaldez. Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikorra bidaliko du Ermura odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe.
Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.
Gaur egun, odola ematea da gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak (hematiak, plaketak eta plasma) lortzeko modu bakarra.
Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.