Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/10/5

-Vértigo Rock- jaialdiaren lehen edizioa gauzatuko da bihar Ermuan

Ermuak rock musikako jaialdia hartuko du bihar. Ekimena herriko eta Mallabiako gazte talde batek antolatu du. Jaialdiari ‘Vertigo rock’ izena jarri zaio eta herriko plazan egingo da. Jardunadli bizi eta luzea izango da, musika taldeek iluntzeko zotzi eta erdietan hasiko baitituzte emanaldiak eta igande goizaldeko bostetan amaituko. Jaialdia dohainik da. Antolatzaileek udaleko gazteria sailen finantziazioa eta laguntza jaso dute. Kartelak bost talde biltzen ditu, horietako hiruk izena eta argitaratutako disken bitartez ospea lortu dutelarik. Horiek ‘Kauta’; ‘Mala Reputación’ eta ‘Censurados’ dira. Horiekin batera herriko . ‘Luchando para cambiar’ (LPC) eta ‘Insohmnio’ ere egongo dira.

Antolatzaileek nahi dute jaialdi hau Debagoiena eta Debabarrenean erreferentetzat har dadila. Beren helburu behinena gure inguruak rock musika eta, batez ere, bertoko taldeek egiten dutena, zabaltzea eta ezagutzera ematea. Sustatzaileek aditzera eman dutenez, ekitaldia antolatzera animatu dira ‘aspaldidanik horrelako ezer ez delako egin, nahiz eta eskaria eta interesa Egon badauden, batez ere gazteen artean’.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo