Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2019/7/18
Ermuko dendek kalera atera dituzte euren produktuak, Zubiaurre kalera, zehazki, Aukeren Azoka dela eta. Ekimena gaur osteguna hasi da, 10:30ean, eta herritar ugari gerturatu dira bertara, tokiko merkatarien deskontuak eta eskaintzak aprobetxatzeko.
Azoka etenik gabe zabalik egongo da 21:00ak bitartean, eta ordutegi berbera izango du ostiralean ere, uztailak 19.
Ekimenean parte hartzen ari diren dendak Sferico, Cocoliso, Moda Hogar Esteban Vieco, Enter Informática, Etxedreams, Gauzak, Guipur, Izarbi, Kokko, Mañekoazpi, Moda Gemma, Nane, Peques, Sagardui eta Zapatxiki dira.
EMOEk antolatu du azoka, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Sailaren laguntzarekin.