Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/9/28

-Mandíbula afilada- obra antzeztuko da gaur Zineman

‘Vania producciones’ konpainia katalanak ‘Mandíbula afilada’ obra ekarriko du gaur Ermura. Antzezpena Zineman egingo da, gaueko hamarretan hasita. Lana Carles Alberolarena da eta adaptazioa Paco Mir zuzendariak landu du. Antzezpenean bi aktore ezagunek parte hartuko dute: Carlos Chamarro eta Melani Olivares, hain zuzen ere. Biak oso ezagunak egin dira telebistako telesaila ospetsuetan parte hartzen dutelako. Carlos ‘Camara kafe’ serieko Juan Palacios sindikalista ospetsua da. Aldiz, Melani ‘Aida’ seriean agertzen den emagaldua eta protagonistaren laguna da. Melani aktorea Ayanta Barilliren baja ordezkatzera dator. Komedia sentimental bat ikusi ahal izango dugu, ikuslegoarekin bere bizitasunaren bidez konektatzen duena eta erritmo entretenigarria mantentzen duena. Osagai horrekin batera nostalgia nostalgia ukituak ere tartekatzen dira.

Sarrerak 10 euro balio du ikusle orokorrentzat eta bi gutxiago Zinemako abonatuentzat. Sarrerak udal kultura sailaren bulegoetan nahiz takilan erosi ahal izango dira. Kultura bulegoan gaur arratsaldeko ordu 2ak bitartean eta takilan, berriz, funtzioa hasi artean.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo