Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/9/19

-Irakurri, gozatu eta oparitu- kanpainak euskarazko liburuen irakurketa indizea igo du

“Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainak euskarazko liburuen irakurketa indizea igotzea lortu du. Hiru hilabetez indarrean egon den kanpaina ixtean kontsideratu den ondorio nagusietako bat da hori. Ekimenak harrera ona izan du Ermuan eta euskarazko literaturaren irakurtzaletasuna igotzeko helburuari bultzada positiboa eman dio. Topaguneak –Euskara Elkarteen Federazioak, antolatutako kanpaina Erkidegoko hamalau herritan gauzatu da, gurea barne izanik. Kanpaina apirilaren 23tik uztailaren 21era bitartean aurrera eramana izan da, herriko liburutegiaren eta herriko ‘Maribel’ eta ‘Xiripot’ liburu-dendekin elkarlanean. Kanpaina horrek euskarazko 100 ale biltzen eta proposatzen zituen irakurtzeko, adin eta gaien arabera sailkatuta. Proposamenak arreta berezia jartzen zuen ermuarrek idatzitako aleetan eta interes orokorra izan dezaketen hainbatean. Proposatutako aleen bilduma Patxi Zubizarreta idazleak prestatu zuen.

Kanpaina indarrean izan den bitartean udal liburutegiak 22 deskontu-bale eman die beste hainbeste pertsonei, liburuak merkeago eros zezaten. Epe horretan bilduman proposatutako liburu guztiak –ehunak- maileguan utzi izan ditu. Guztien artean pertsona helduak gehien eskatu eta eraman duten titulua Jon Maiak idatzitako ‘Riomundo’ izan da, Txalaparta argitaletxearena. Herriko autoreen artekoetan berriz, Txabi Arnalen “Hogeita bost ipuin motz” izan da eskatuena, Desclée de Brouwer argitaletxeak kaleratutakoa.

Hiruhileko horretan udal liburutegiak guztira euskaraz idatzitako 940 liburu utzi ditu maileguan. Horietatik 783 ale haur eta gazteen atalekoak ziren eta gainerako 157 tituluak, helduenak. 2006 urteko epe berberean euskarazko 704 liburu utzi ziren; 541 ale haur eta gazteen atalekoak eta y 163 helduenak. Beraz, datuak adierazten dute euskarazko liburuen eskariak gora egin duela.

Kanpainaren xede nagusia euskarazko produktuen irakur zaletasuna sustatzea izan da, euskarak gozatzeko ez ezik oparitzeko ere duen balioa azpimarratuz. Horrez gain, helburutzat ere jo dira, besteak beste, ondorengoak: Euskal Birusa elkarteko kideak udal liburutegiko erabiltzaile aktiboagoak bihurtzea; erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatzea eta horien arteko harremanak euskaraz bideratzea; euskarazko literatur ekoizpena bultzatzea eta, horrekin batera, argitaratutako hori hedatu eta merkatuan zabaltzea.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo