Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/9/18

Enplegurako trebakuntza ekintzei hasiera emango eta aukera zabalduko

Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Trebakuntzako udal alorrak trebatze jarduerei heldu die berriz ere, udaren ondoren. Gainera, prestakuntza ekintzak zabaldu eta gehitu egin ditu, urrirako lau ikastaro berri programatu eta iragarri dituelarik. Ikastaroak hainbat programa ezberdinetan dute bere jatorria; esterako: FIP, Bizkaia Landu eta Bizkaia Prest. Programak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarenak (INEMenak) eta Bizkaiko Foru Aldundiarenak dira. Ikastarook zehazki ondorengoak dira: ‘Enplegu eta Toki-garapeneko Langileak’ prestatzeko, zeina lizentziatu eta diplomatu diren pertsonentzat pentsatua dagoen. Bigarrenean, eraikuntza eta eraispen hondakinak kudeatzeko prestakuntza emango da. Hirugarrena, herri lanetako makineria modu prebentiboan mantentzen ikasteko proposamena izango da. Laugarren eta azkena berriz, nazioarteko merkataritzaren hasi maziak jorratuko ditu. Ikastaroak Izarran, Enpresa Ekimen eta Trebakuntza Zentroan emango dira, urritik otsailera bitartean, ikastaro bakoitzaren iraupenaren arabera.

Ikastaro hauetan parte hartzeko interesa izan dezaketen pertsonek Sailaren egoitza nagusira jo dezakete: Torreta Etxea eraikinera. Bertako telefono zenbakia 943 17 91 51 da. Argibide gehiagorako, idatzi pye@udalermua.net e-postako helbidera edo jo web gune honetako Enplegu eta Ekonomia atalera.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo