Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/9/14

Zineman -Piratas del Caribe 3- proiektatuko da

Zine komertzialeko emanaldien barne aste buru honetan Zineman ‘Piratas del Caribe 3’ filma proiektatuko da. Filma adin guztientzat da aproposa. Abentura eta piraten akzioko produkzioa da. Larunbata eta igandean bina saio emango dira. Larunbatekoak iluntzeko 8etan eta gaueko hamar eta erdietan izango dira. Igandean berriz, arratsaldeko bostetan (haurrentzat) eta iluntzeko zortzietan. Astelehenean emanaldi bakarra egingo da, gaueko hamarretan. Sarrerak haurrentzat bi euro balio du (arratsaldeko 5etako saioan) eta gainerako guztiak 3,95 euro (helduentzat).

Sinopsia

Aurreko “Piratas del Caribe: el cofre del hombre muerto” filmaren ildotik jarraituz Will Turner (Orlando Bloom) eta Elizabeth Swann (Keira Knightley) heroiak Barbossa (Geoffrey Rush) kapitainarekin bat eginda agertzen dira, Jack Sparrow (Johnny Depp) kapitaina askatzeko buru belarri elkarlanean. Bitartean, itsasontzi mamua alderrai dabil batera eta bestera zazpi itsasoetan barrena txikizioak egiten.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo