Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/9/14

Musika kalera aterako da gure herrian, gaurtik igandera bitartean

Ermuak nazionalitate eta estilo ezberdinetako hamahiru talde bilduko ditu aste bukaera honetan kaleko musika taldeen bigarren topaketan. Ekimenaren bigarren edizioa izango da hau , zeina udal kultura sailak antolatu duen, ‘Kalean’ lelopean. Programari gaur zazpietan emango zaio hasiera. Arratsaldean bi talderen emanaldia entzun ahal izango dugu. Lehenengoa Alemaniatik etorriko zaigu eta bere izena ‘’Express Brass Band’ da. Munich herriko talde honek afro beat, jazz eta Chicagoko art ensambles estiloko musikak uztartzen dituen ikuskizuna ekarriko digu. Ordu bete beranduago, Afrikako (Burkina Fasoko) ‘Sokan’ taldea datorkigu. Talde mistoa da, 4 perkusionista eta bi dantzarik osatzen dutena. Mendebaldeko Afrikako tradiziozko erritmoak lantzen dituzte , beraiek egindako moldaketekin aberastuak.

Talde ugari aterako dira kalera datozen hiru egunetan, beren soinu eta erritmo anitzekin. ‘Kalean’ ekimenak musika kaleratzeko helburua du, asteburu horretan estiloen aniztasuna erakusteko eta kaleak kolorez janzteko. Xede horrekin, estilo anitzeko talde asko ekarriko dira. Horietako hainbat atzerritik, proposamen zabal eta ezberdinak aurkeztu nahi baitira. Nazioartetik etorriko zaizkigun taldeak Alemaniatik, Italiatik, Mexikotik, Afrikatik eta Iparraldetik etorriko zaizkigu. Hori horrela, trikitixak, gaitak, txistuak, airezko, metalezko eta hari-instrumentuak ikus i eta entzuteko aukera izanen dugu, Mexikotik bertatik etorritako Mariatxia eta guzti.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo