Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/9/30

‘José Merino’ lasterketa datorren igandean korrituko da

Gaztela eta Leoneko Zentroak ‘José Merino’ren oroimenez urtero antolatzen duen hiri lasterketa igande honetan korrituko da. Aurten, lasterketak bere hamazortzigarren edizioa beteko du eta ibilbidea aldatuko. Igandean irteera eta helmuga Zubiaurre kalean izanen dira, Diputazio kalean eta San Pelaioko parkean izan ordez. Antolatzaileek erabaki hori hartu dute trafikoaren erregulazioari laguntzeko eta ikuslegoaren kopurua handitzeko asmoz. Karrerak luzera desberdina izango du, korrikalarien kategoria bakoitzari egokitutakoa. Ibilaldi motzena benjaminak egingo dute, neskak 850 m egin beharko dituztelarik eta mutilak, berriz, 1450 metro. Ibilbide luzeena nagusiena izango da, senior taldean parte hartzen duten korrikalariek 11500 metro bete beharko dituztelarik. Lehenengo irteera goizeko hamarretan emango da, lasterketa nagusia ordu t’erdi beranduago abiaraziko delarik.

Sariei dagokionez, azpimarratu behar da kategoria guztietako lehen hiru sailkatutakoek sariak eta elastikoak jasoko dituztela. Gainera, 16 urtetik gorako guztiek elastiko bana eskuratuko dute parte hartu eta amaitzeagatik bakarrik, sailkapenari erreparatu gabe. Antolatzaileek, guztira 2750 euro banatuko dituzte eskudirutan. Parte hartzeko, 16 urtetik gorakoek 5 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen-emateak egiteko ondoko bideak erabili daitezke: zentroaren egoitzara joan; 943 17 27 15 telefonora deitu; jesuscastillaleon@hotmail.com helbide elektronikora idatzi edo lasterketa bakoitza hasi baino hogeita hamar minutu lehenago mahaira bertara joan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo