Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/9/13

Mexikoko zineari buruzko zikloa hasiko gaur zine-klubean

‘Mudo Drogot Cinematógrafo’ taldeak zine-klubeko saio berriei hasiera emango die gaur gauean, udako etenaldiaren ondoren. Emanaldiak ziklo berri batekin ekingo dira, Mexikoko zineari dedikatuko zaiona. Gaur gauean, Ermua Zineman ‘Crónicas’ tituluko filma proiektatuko da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Luzemetraia Sebastián Cordero zuzendariarena da, 2004an estreinaturikoa eta 98 minutu irauten duena. Aktoreak ondoko hauek dira: John Leguizamo, Alfred Molina, Damián Alcázar, Leonor Watling, Gloria Leyton eta José María Yazpik. Lanak drama bat kontatzen du, kazetari baten lanaren bidez.

Sinopsia

Manolo Bonilla izeneko kazetariak (Leguizamon aktoreak) Miamin bizi diren latinoentzat emititzen den programa egiten du. Istorio on baten bila Ekuadorrera joaten da, haur hiltzaile baten inguruko gertakizunak ikertzera. Hiltzaile horri "Babahoyo herriko munstruoa" deitzen diote.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo