Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/9/7

Milaka ikasle astelehenean bueltatuko dira beren ikastetxeetara

Milaka ikasle bueltatuko dira hurrengo astelehenean beren ikastetxeetara. Gure herriko milaka ikaslek hasiera emango diote astelehenean 2007/2008 ikasturteari. Gehienak herriko ikastetxeetan bertan, LHan edo DBHan, eta hainbatek herritik kanpokoetan. Herriko lehen hezkuntzako ikastetxeek egun horretan irekiko dituzte ateak. Jardunaldi berezia izango da, ikasturte hasiera guztietan bezala. Lagunekin elkartzekoa, elkar agurtzeko eta material berria estreinatzekoa. Haur gehienek azken egunetan urduri-urduri dabiltza, bueltaren unea bertan sumatzen baitute. Baina lasaia, ez da ezer gertatzen. Buelta, apurka-apurka egingo baita. Astelehenekoa ia trantsiziozko eguna izango baita, ikasleak ikastetxearekin berriz ere hartu emanetan jartzekoa. Ikasturtea aurkeztuko zaie, zeintzuk irakasle egokitu zaizkion gela bakoitzari, horien ordutegiak, eta abar… Ikasturteko lehen egunetan edo asteetan –ikastetxe bakoitzaren egutegiaren arabera- eskolak bakarrik goizeko ordutegian emango dira, arratsaldetan jai izanik.

DBHko hainbat ikastetxek gaur bertan egin dituzte harrera eta aurkezpen saio horiek. Horien artean, Uni-IES Ermua-Eibar, Anaitasuna Ikastola eta Ongarai Eskola izan dira. Zentro horietako ikasleek gaur goizean bertaratu dira ikastetxearekin lehen kontaktua izateko. Zentro bakoitzak bere orduak izan ditu jarrita, baina kasurik gehienetan goizeko hamarrak geroztik hasi dira ikasleak hartzen ikasturte berrirako.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo