Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/8/30
Udal liburutegiak bere ordutegiak egokitu eta aldatuko ditu datozen egunetan. Irailean sartzearekin bat liburutegia bere ohiko ordutegietara bueltatuko da eta hileko lehen hamar egunetan, zerbitzuak ordutegi berezi eta jarraitua izango du goizaldera bitartean, iraileko azterketei aurre egin behar diten ikasleei laguntze aldera. Hori horrela, aste eta erdi horretan ikasleek ordu gehiago izango dute ikasketarako gelak erabiltzeko, azterketak gain-gainean baitituzte. Iraileko lehen hamaika egunetako ordutegia beraz, goizeko bederatzietatik goizaldeko ordu bata bitartekoa izango da.
Liburutegiak zein egunetan ordutegi bereziekin zabalduko duen erabakitzeko unibertsitateetako azterketa egunei erreparatzen die, horiekin bat etortzeko. Aurtengo irailean azterketak, 3tik 11ra bitartean egingo dira. Liburutegiak bere ordutegiak egoera berezi horretara egokitzen dituen arren, gainerako zerbitzuei ere berdin-berdin erantzuten die.