Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/8/30

San Pelaion datorren astean gauzatuko dira atzeraturiko jaiak

San Pelaio auzoak patroiaren omenezko festak ospatuko ditu iraileko lehenengo astean zehar. Jaiok normalean ekainean ospatzen badira ere, aurten batzordeak atzeratu behar izan ditu, hilabete horretan hainbat obra gauzatzen ari zirelako bere kaleetan. Obrak hainbat eragozpen sortzen zituzten eta jai esparrua bera ere baldintzatu, barrakak jartzea eragozteraino. Hortaz, beranduagorako uztea erabaki zuen jaien batzorde antolatzaileak.

Oporren ostean, atsedena hartu ondoren, jaiei helduko zaie datozen egunetan. Egitaraua bera ez da oraindik ezagutarazi, ez eta batzorde antolatzailearen web orrian argitaratu ere. Nolanahi ere, urteroko legez, giro ona egongo dela gauza ziurra da. Ziur asko egitarau horretan haurrentzako joko eta jolasak izango dira, baita lehiaketak, sardina eta txokolate jana ere, musika eta dantzaldiekin batera. Datozen egunetan, jai egitarauaren eta bertan jasotako ekintzen berri zehatza emango dugu.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo