Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/7/11

Ermuko Udalak 220.000 euro bideratuko ditu aurten enplegu planetarako

Jardunaldi osorako 28 kontratazio egingo ditu erakundeak, 3 eta 6 hilabete artean lan puntualak eta ezohikoak burutzeko

Ermuko Udalak herrian enplegua sustatzeko lanean jarraitzen du 2018. urte honetan, eta Udal Enplegu Plan berri bat jarriko du martxan, Lanbidekin lankidetzan egingo den beste plan batekin batera.

Euskal Enplegu Zerbitzuak 86.000 euro inguru jarriko ditu Udalarekin elkarlanean burutuko den plana aurrera eramateko. Bien bitartean, zailtasun gehien dituzten pertsonei lan merkatura bidea errazteko 219.393,58 euro jarriko ditu Udalak bi enplegu planen bidez.

Enplegu plan horien helburua “profil teknikoa duten langabetuen lan-munduratzea erraztea” da, José Ramón Gombau Enplegu zinegotziaren hitzetan. Horretarako, “esperientzia lortzea eta dituzten ezagutzak eguneratzea” izango da gakoa.

Udal Enplegu Planean parte hartuko duten pertsonen hautaketa iraileko lehenengo hamabostaldian egingo da. Baldintza gisa, hautagaiek Lanbiden langabetu gisa izena emanda egon beharko dute.

Irizpide orokor gisa, gutxienez 6 hilabetez enplegu plan edo programetan parte hartu duten pertsonek ezingo dute beste plan batean aritu azkeneko kontrataziotik 12 hilabete pasatu arte. Gainera, hautaketa prozesuan sentsibilitate berezia izango da kontratatuak izateko zailtasun gehien dituzten kolektiboekin, eta kontuan hartuko dira lan-merkatuan gizonen eta emakumeen artean dauden zailtasun eta desberdintasunak.

Eskatuko diren okupazio profilak eta bakoitzaren betebeharrak honakoak izango dira:

Ermuko Udalak guztira 93.503,10 euro bideratuko ditu Enplegu Plan hau burutzeko.

Plana Lanbiderekin elkarlanean

Ermuko Udalak bigarren Enplegu Plan bat ere jarriko du abian, eta Lanbiderekin elkarlanean egingo da. Guztira 15 pertsona kontratatuko dira, jardunaldi osoan, lan puntualak eta ezohikoak burutzeko interes sozialaren eta erabilgarritasun publikoaren alorrean. Sei hilabetez izango da martxan plana, 2018ko urritik 2019ko martxora bitartean.

Lan eskaintzak Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu, eta deialdi honetan eskatuko diren 15 lanpostuak honakoak dira:

184.306,48 euroko aurrekontua prestatu da 15 pertsona horien soldatak ordaintzeko. Gainera, beste 4.000 euro lan arriskuen prebentziorako formaziora bideratuko dira, eta 23.600 euro gehiago ekipamenduetarako. Guztira 211.906,48 euroko kostua izango du Enplegu Plan honek; horietatik 86.140 euro Lanbidek jarriko ditu, eta 125.766,48 euro, aldiz, Udalak.

Bi Enplegu Plan hauen inguruko xehetasun guztiak uztailaren 10eko Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordean azaldu dira, eta bideoakta kontsultarako prest izango da datorren asteartea baino lehen.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo