Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/8/16

Izelaieta kaleko trenbide-pasagunea kentzeko lanen eboluzioa

Lanak betetzen ari dira aurreikusita zegoen epean. Lanak egiten ari diren langileak atsedenik gabe dihardute abuztuaren amaierarako 634 errepide nazionalak normalki funtzionatu ahal izateko. Honekin, errepideak normalean jasaten duen trafikoa sahiestu nahi da, jendea oporretatik itzultzen denean trafiko-zirkulazioan oztoporik ez aurkitzeko helburuarekin.

Abuztu honetan herrian gelditzea erabaki duten pertsonek lanen eboluzioa ikusi ahal dute, jada lehen begiratu batean. Horrela, Jator gimnasiotik Gipuzkoa etorbideko 18 zenbakira zihoazen jardinerak desagertu egin dira. Honi esker errepidearen zabalera nabarmenki handitu da eta ondorioz beste errei bat sortuko da, proiektuan agertzen den bezala.

Ondo ikusi ahal den beste xehetasun bat Donosti tabernaren aurrean zegoen ONCE-ko postua kalean gora, 6 eta 8 zenbakien artean zehazki, lekualdatu dela da. Aurreikusita dago ere San Antonio semaforoa eta oinezkoen pasabidea dagoen lekutik aldatzea eta 8 zenbakiaren aurrean ipintzea.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo