Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/8/8

Ermuko aire zabaleko zine zikloan gaur gauean -Tú la letra y yo la música- pelikula proiektatutako da

Gaur gaueko 10etan Hugh Grant eta Drew Barrymore aktore ospetsuek parte hartu duten "Tú la letra y yo la música" pelikula ikusi ahal izango dute ermutarrek Filma betiko lekuan proiektatuko da, hau da, Orbe Kardenala Plazan.

Sinopsia:

Hugh Grant (Alex Fletcher filmean), egun arrakastarik ez duen 80ko hamarkadako pop izar bat da eta egun herriko ferietan eta jolas-parkeetan lan egin behar du. Aktore adimentsu eta karismatikoak berriro izar bat izateko oportunitatea dauka Cora Corman-ek (momento horretan ‘diva’ bat) berarekin duo bat egitea eskaintzen diolako. Hala ere, arazo bat dago: Alexek duela asko ez du abestirik idatzi, inoiz ez du letrarik idatzi, eta bakarrik egun batzuk ditu kantu arrakastatsu bat egiteko.

Orduan Drew Barrymore (Sophie Fisher pelikulan) agertzen da. Zoragarri eta eszentrikoa da eta bere lana Alexek dituen landareak zaintzea da. Laister, musikagilea Sophie letra egiteko dohain bat daukala konturatzen da. Sophie txarto bukatu den harreman bat utzi berri du eta horregatik inorekin kolaboratzeko beldurra du, batez ere Alexekin, Alexi ez zaizkiolako konpromisoak gustatzen. Bien artean kimika sortzen den bitartean, bere beldurrei eta musikari aurre eman beharko diote biek merezi duten amodioa eta arrakasta lortzeko.

Nahiz eta gaur eguraldi txarra dugun aire zabaleko zinera joateko pelikula ikustera joango diren ausartek komedia oso dibertigarria ikusi ahal izango dute. Marc Lawrence-k, "Miss Agente Especial" eta "Amor con preaviso" pelikulen zuzendariak, zuzendu du filmea

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo