Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/4/12

‘Go!azen 4.0’ ikuskizunak mila sarrera agortu ditu Ermuan

Go!azen 4.0 haurrentzako musikala gure herrian izango dugu beste behin ostiral honetan, eta itzulera arrakastatsua izango da, sarrera guztiak agortu baitira jada. Pausoka ekoiztetxearen produkzioak Ermua Antzokian eskainiko diren bi saioetarako txartel guztiak saldu ditu.

Mila pertsona inguruk ikusi ahal izango dituzte Basakabi udaleku ezagunean burutuko diren abentura berriak. Ramón Agirre, Asier Burguete, Paula Etxeberria, Aitana Etxeberria, Aritz Mendiola eta Markel Gajate aktoreak izango dira eszenatoki gainean.

Ordubeteko iraupena du musikalak, eta birritan antzeztuko da ostiral honetan, apirilak 13, Ermua Antzokian: 17:00etan eta 19:00etan.

Sinopsia

Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko disziplina zorrotzaren zaindaritzapean.

Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa, Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina lehen unetik, txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel... Markelek Markel izaten jarraituko du.

Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo