Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/7/23

Haurren jaietako beren egun berezia ospatuko dute gaur

Ermuko gaztetxoek herriko jaiez gozatzeko aukera izango dute gaur, beraientzat espresuki antolatutako jardunaldian. Jarduera ugari izango dira gozatzeko, adinari egokitutako hainbat izango baitira egun osoan zehar. Programari goizetik ekintza zaio eta arratsaldez ere jarraipena izango du, iluntzera bitartean. Ikusle kopururik handiena bilduko duen ekitaldietako bat Xurdin izeneko pertsonaiaren ikuskizun musikala izanago, herriko plazan arratsaldeko 7etatik aurrera.

Haurrentzako ikuskizun horretan Josemari Gorostegi, Sonia Ezkerra eta Imanol Arabaolaza tolosarrek hartzen dute parte. Ikuskizuna 2 urtetik 10era bitarteko haurrentzat da aproposa. Bertaratzen diren guztiek jolas, dantza eta abestiz beteriko proposamenarekin aurkituko dute. Emanaldiak ordu bete pasatxo irauten du eta denbora horretan Xurdin protagonistak biziko dituen abenturan kontatuko dizkiete antzezleek. Xurdin eta bere lagunak inoiz izan den basorik alaienean bizi dira, egunak jolasean emanez. Horien munduan ez dago tristurarik ez eta aspertzeko aukerarik.

Egitaraua 


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo