Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/7/13

Udalbatzak sozietate kooperatibo berri bat bultzatuko du

Udalbatzak Lugarri S. Koop. izeneko sozietate kooperatibo berri baten sorrera bultzatzea erabaki du, enpresak sortzeko INEMek duen berrikuntza eta enplegu programaren barne. Udalaren laguntzak bi atal izango ditu, batetik enpresa berriari azpiegiturak utziko eta bestalde zerbitzuak eskainiko, martxan jar dadin. Laguntza horiek guztira 4500 € suposatuko dute. Bestetik, udalaren erabakiak bide emango die SIPE-INEMek ere aintzat har ditzan, erakunde horrengatik enplegua sortzeagatik dagozkien diru-laguntzak jaso ahal izateko.

Lugarri S. Kooperatiboak lau pertsonek osatuko dute: hiru emakumek eta gizonezko batek. Laurak hezkuntza alorrean eskarmentu handiko langileak dira, irakasleak izan baitira. Enpresaren xedea lan munduratzeko edo gizarteratzeko zailtasunak dituzten gazteei lanerako prestakuntza zerbitzuak eskaintzea izango da. Produktua aipatu eremuaren trebakuntza hori diseinatu eta irakastea izango da eta, esan bezala, gizarte eta lanean txertatzeko zailtasunak dituztenentzat.

Lugarri enpresa gure herrian gero eta pisu handiagoa duen eta hutsik zegoen merkatu gune bati erantzuteko sortu da. Gure enpresa ehunaren dinamika eta horiek lan-merkatuak duten testuinguru aldakorrak, langileoi etengabe egokitu eta prestatzera behartzen gaitu bizitza osoan. Testuinguru horretan, Lurgarri eskaintzera datorren zerbitzuak etengabeko lanbide trebakuntzaren behar hori asetzera dator, horrelakorik eskaintzen duen beste enpresarik ez baitago gure inguruan. Lugarrik gure zonaldeko ehun ekonomikoari egokitutako trebakuntza eskainiko du. Lugarrik enpresa-ehuna, horren ezaugarri eta beharrak aztertuko ditu, datu horietan oinarriturik trebakuntza proposamenak luzatuko, horren eragina oso positiboa izango delarik merkatuak eskatzen duenari erantzungo baitio.

Lugarriko kideek adituak dira lan munduratze eta gizarteratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak atenditzen. Eskainiko duten trebakuntza zerbitzuak ere talde horri zuzenduko zaio, hau da, irakaskuntza arautuaren sistematik at dauden pertsona gazte edo ia gazteak, zeintzuek banakako trebakuntza eta pertsonalizatutako laguntza jasotzen dutenean, horien azken emaitzak gora egiten duten oso. Lugarri S. Kooperatiboaren proiektua Udalak onartu izana, eman beharreko urratsa bat da, momentuz azkena. Honen ondoren,. Beste hainbat ere eman beharko dira. Udalaren babesaz, hemendik aurrera enpresak hobariak jasoko ditu Izarra zentroa erabiltzeagatik eta, halaber, SIPE-INEMen, erakundeak ezarrita dituen laguntza ere eskatu ahal izango ditu.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo