Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/7/2

Plazako arrapala mekanikoa martxan jarri da

Orbe plazatik Goienkalera igotzeko arrapala mekanikoa martxan jarri berri da. Zati hori martxan jartzeak gertaera gogoangarria da, hainbat auzoen arteko irisgarritasuna eta oztopo arkitektonikoak ezabatzeko asmoz martxan jarritako proiektuan. Hirugarren zati horri eta hainbat gailu mekanikoei esker, loturik geratu da hirigunea eta San Isidro auzoa eta inguruan dagoen osasun zentroa baita ere. Kale eta auzo horien arteko igoera handiari konponbidea emateko arrapala eta eskailera mekanikoen hainbat zati ezberdin egin dira. Horietako lehena, plazatik Goienkalera doa; bigarrena Goienkaletik Iparragirrera, Lobiano eraikinaren paretik eta, hirugarren eta azkenak, bi zati ditu: lehena Iparragirretik ‘Buenos Aires’ tabernaren eta Eskolabarri ikastetxearen ate aurreraino doa. Bigarren zatia, berriz, puntu horretatik ‘La Cabaña’ tabernara doan zebra bideraino igotzen gaitu, Santa Ana auzoa baino zertxobait lehenago eta osasun zentroren inguruan.

Argazkian plazatik Goienkalera igotzeko arrapala mekaniko berria erabiltzen duen taldea

Lanak Construcciones Olabarri, S.M. eta Elevadores Schlinder enpresak eratutako aldi baterako enpresa elkarteak egin ditu. Hortaz, obra osorik amaitzeko falta den gauza bakarra eskailerak estaltzea da eta hori gerora egingo da, martxan edukita ere. Estalduran, arku altzairu herdoilgaitza eta metakrilato zeharrargitsuen laminak erabiliko dira. Lan horiek uda honetan egingo dira. Bestalde, Zubiaurre eta Zerukoa 1, 2 eta 3garren kaleak lotzeko lanak ere aurrera jarraitzen dute, nahiz eta, amaitzeko oraindik hainbat gauza falta diren. Lanak aurreikusitako epearen barne daude, zati hau askoz ere zailagoa baita egiteko duen orografiaren arabera. Dena den, hirigintza alorrak uda aurretik bukatzeko eta zabaltzeko lanean ari da.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo