Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/6/25
Gaur hasiko dira Ermuan gastronomia jardunaldien zazpigarren edizioa. Programari hasiera emango zaio Modesto Fabregat sukaldariaren eskutik, hitzaldi-mintzaldia eskainiko baitu, Lobiano Kultur Gunean, arratsaldekoz azpi eta erdietatik aurrera. Sukaldariak produktu autoktonoekin landutako sukaldaritza valentziarrari buruz hitz egingo digu. Jarraian, Oscar Santacoloma Zuria, Akebaso eta Arboleda Golf Zelaia establezimenduetako sumillerrak Irius upeltegietako Somontano jatorri-izendapeneko ardoak dastatzen erakutsiko du. Ekitaldia amaitzeko Leon jatorri-izendapeneko Valdeon gazta dastatzeko aukera izango da. Sarrera dohainik da.
Dastatze-afaria
Bihar, jardunaldietako lehen dastatze-afaria egingo da. Afari hori Modesto Fabregat sukaldariak eta beren taldeak prestatuko dute, hirurogeita hamar bat lagunentzat. Fabregatek ‘Arbequina’ Jatetxea dauka Castelló probintzian. Afari hori Erretena sozietatean egingo da, gaueko bederatzietatik aurrera. Afaltzera joango direnek aldez aurretik izena eman eta lekua hartuta dute tokiak mugatuak baitira.