Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/6/18
Ermuak aste bukaera eta Galiziako Eguna Euskadin bete-beteak bizi izan ditu. Egun nagusia atzokoa bazen ere, ekimenarekin zerikusia izan duten jarduerak ostegunetik bertatik izan ditugu herrian. Euskadin ditugun Galiziako Zentroen Ermandadeak eta, batez ere, Ermuko zentroak hogeita bigarren egun hori berezia izan zedila nahi zuten. Eta nola ez, desioa ezinbestean, egi bihurtu da. Programatutako ikuskizun eta jardueretara bildu den jendetza handia izan da. Programako jarduera guztiek ikusmina sortu eta jendearen erantzun ezin hobea lortu dute. Eta horren arrazoietako bat, eguraldia izan da zalantzarik gabe, beroa eta eguraldia ona izan baitira nagusi. Badirudi Ermandadeak eguraldi ona bermatu aldera, jaunkoekin akordioren bat egin duela. Ateri egon da, euri tanta solte batzuk egin baditu ere, gehien bat, gauez eta hotz-beroari dagokionez, udaberrian baino udan geundela ematen zuen.
Esan bezala, programako jarduerarik gehienak jende asko bildu dute, galegoz egindako mezatik hasi eta, Adunia eta Adertia taldeen folk kontzertuetatik segi, dantzaldi, gastronomi lehiaketatik pasatu eta txosna edo zaldiko-maldikoetara bitartean. Une hunkigarrienetakoa Ermuko zentro galiziarreko presidenteari urrezko intsignia jarri izan zaionean gertatu da. Ohore hori Ermandadeak eman dio Galiziako kultura hedatzen egin duen lanagatik. Gonzalo Alvarezek, intsignia emozio handiz jaso zuen, ahotsa ere eten egiten zitzaion hitz egiterakoan eta, merezi ote zuen galdetzen zion bere buruari. Galdera horri berak eman zion erantzuna esanez, seguruenik pertsona ugari izango zirela hori mereziko zutenak, eta bera horien artean zegoela. Hori horrela, ‘harro eramango duela eta, txatxetan, bueltatzeko asmorikez duela azpimarratu zuen’.