Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/6/11
Ikasturtearen amaiera gain-gainean dugula eta, gimnasia erritmiko erakustaldiak jendetza ugari bildu zuen azken ostiralean, M.A. Blanco udal kiroldegian. Erakustaldi horretan Eibar eta Ermuko 59 neskatila gazte ikusi ahal izan genituen jardunean. Neskatilak zoragarri aritu ziren, entrenamendu ugaritan ikasi eta landutako teknikak menderatzen dituztela erakutsiz eta, baita, kirol horretan dituzten dohainak.
Erakustaldia arratsaldeko 7etarako iragarrita bazegoen ere, ordu laurden beranduago hasi zen. Ikusleek urtzeko moduko beroa jasan behar izan zuten arren, neskatoen emanaldiak deserosotasun guztiak atzean utzi zituen, ikuskizuna dibertigarri eta entretenigarria oso suertatu baitzen.
Erakustaldi horretan Urkizu ikastetxeko taldea eta Ermuko taldea aritu ziren. Lehenengoa Eibarkoa da eta Esther Barcenillak entrenatzen du, bigarrena berriz, gure herrikoa eta Ana Martín entrenatzailearen esanetara ari da lanean.
Eibarko Gimnasia erritmikoko eskolaz kanpoko taldeak bere emanaldia lau taldetan banatu zuen, parte hartzaileen adin eta aparailuen arabera: