Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/6/5
Aukera Berdinetarako udal Sailak 3/2007 Lege organikoaren hasi-masiak azaltzeko hitzaldia antolatu du bihar arratsalderako. Hitzaldia Izelaietako Emakumearen Topaguneko egoitzan egingo da arratsaldeko 4etatik aurrera. Hizlaria Elsa Imatz izango da, Ermuko Emakumearen Topagunearen Aholkularitza Juridikoko abokatua. Elsak gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna helburu duen legearen aspektuak azalduko ditu eta horien artean, arau horretan aurreikusitako neurri praktikoak eta irismen estrategikoa.