Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2016/9/19
Isabel Vicente ermuarrak, pintatu dituen margolanen erakusketa gaurtik aurrera ikusgai izango da Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa behe solairuko bi aretoetan banatua egongo da eta 47 margolanez osatuta dago. Erakusketa ‘Momentos y Razones’ deitzen da, eta Lobianon ikusi ahal izango da, irailaren 19tik urriaren 2ra arte, egunero eta arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara. Bera definitzen den bezala ‘artista autodidakta, arkatz batekin eskuan jaioa’, eta 10 urtez geroztik erakusketa berri bat prestatu du.
Bi gelatan banatuta dago erakusketa, bakoitzak gai batekin, baina denak tematika berdinarekin, egilearen bizitzako momentu eta arrazoiak. Egilearen egoera pertsonalekin bat egiten dutezten olio-pinturak dira eta kolorea definizio handikoak.
Lehenengo gelan ikusi ahal izango ditugun lanak, egilearen sentimenduen isla dira. Bigarren gelan ikusi ahal direnak aldiz, Emakumea dute gai eta oinarri. Munduko emakumeak, eskubideak, pentsamenduak, sufrimendu pertsonalak… denak emakumeak. Artistak, erreferente moduan bere ama izan du, eta erakusketan ere agerian egongo da. ‘Txuri beltzean ikusiko den lan bakarra izango da, antzinako argazkiak bezalakoak’ dio artistak. Beste lan guztiak kolorez beteta daude, eta Isabelen hitzetan ‘color puro y duro’. Denifizio hori da egun bere bizitzako motorea, eta lan guztien oinarria.
Isabel Vicenteren lanak ikusi ahal izango ditugu urriaren 2ra arte, Lobianoko behe solairuko aretoetan, 18.00etatik 20.00etara.