Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2016/9/19

Berdintasun Kontseiluaren ikastaro honetako lehen bilera

Emakumearen udal Kontseilua asteazken honetan, hilaren 21ean, bilduko da udaren ondorengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bostetan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan. Gai-zerrendak hainbat puntu jasotzen ditu; guztiak interesgarriak eta agendako jarduera hurbilenekin lotura dutenak: ‘Beldur Barik’ lehiaketa; jabekuntza eskolako ikastaroak edo minbiziaren kontrako martxa herrikoia, besteak bere.

Batzar hauetan herriko emakumeen talde edo elkarteek hartzen dute parte. Bertan aztertzen dituzten gaien artean, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko hala udalak berak nola talde beraiek proposatzen dituzten jarduerekin zerikusia izan ohi dute.

Aipaturiko bilerak irekiak dira, hots guztientzako zabalik daude. Bilerotan ideiak jaso, egitarauak eztabaidatu, jarduerak koordinatu eta proposatzen direnez gero, ahalik eta pertsona eta talde kopuru handiagoa bildu hobe.

Hori horrela, nahi duten emakume guztiek gonbidaturik daude parte hartzera. Parte hartzeari edo bestako gaiei buruz argibideak jasotzeko, interesdunek sailera bertara zuzendu behar dira. Emakumeen Saila zabalik dago goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara eta arratsaldeko 4 eta erdietatik iluntzeko 8etara bitartean. Bertako telefonoaren zenbakia 943 17 10 30 da eta faxarena 943 17 01 23.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo