Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2016/9/19

Langabezian dauden pertsonentzat bi ikastaro antolatu ditu Ermuko Udalak

Lanbiderekin lankidetzan antolatutako lorezaintza eta garbiketa ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute 27 pertsonak

Langabezian dauden pertsonentzako bi formazio ikastaro hasiko dira datorren urriaren 3an, astelehena. Ermuko Udalak Lanbiderekin batera antolatu ditu ikastaroak, eta azken horrek emango du behar den diru-laguntza. Guztira 27 pertsonak izango dute formazioa jasotzeko aukera, Lanbideren webgunean izena emanda.

Lehenengo ikastaroak “Lorategiak eta berdeguneak instalatzea eta mantentzea” du izena, eta DBHko titulua duten edota 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzeko ikastaroren bat egin duten pertsonei zuzenduta dago. Arrakasta eta onarpen ona izan ohi ditu tailer honek, eta 390 ikastordu eskaintzen ditu. Gainera, enpresetan 80 orduko praktikak egingo dituzte parte-hartzaileek. Formazioa urriaren 3an hasiko da, eta 2017ko otsailaren 14an amaituko.

Toki irekietako eta industria-instalazioetako garbiketa” izenpean aurkezten da bigarren ikastaroa eta garbiketa enpresetan nahiz zabor bilketa eta kale-garbiketa egiten duten mankomunitateetan lan egiteko beharrezkoa den espezializazioa da. Parte hartu ahal izateko, ez dago  bete beharreko ezinbesteko baldintzarik, eta 130 ikastordu eta 80 orduko enpresako praktikak eskaintzen dira. Ikastaro hau ere urriaren 3an hasiko da, eta azaroaren 11n bukatuko da.

Bi ikastaroak Izarra Zentroan eta Artamendi praktiketako gunean eskainiko dira.

Informazio gehiago behar izanez gero, jo Izarra Zentrora, Torretara edota Enplegu Bulegora.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo