Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2016/9/2

Administrarien lan-poltsa osatzeko behin-behineko onartuen zerrenda argitaratu da

364 pertsonak bidali dute Ermuko Udalaren lan-poltsan sartu ahal izateko eskaera. Administrarien aldi baterako lan-poltsa osatuko du Udal honek, eta gaur, irailak 2 ostirala, argitaratu du hautaketa prozesuan jarraitzeko onartuta dauden pertsonen behin behineko zerrenda.

Zerrenda webgune honetako “Lan eskaintza publikoa” atalean eskegita dago, eta pdf formatuan kontsultatu daiteke esteka honi jarraituz.

Gaurko argitalpenaren ostean, hiru laneguneko epea zabaltzen da zerrenden inguruko balizko erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Probak, urriaren 1ean

Aldi baterako lan-poltsa honetarako hautaketa prozesuan onartuta dauden pertsonek idatzizko probak egin beharko dituzte aurrera jarraitzeko. Aukeratutako data urriaren 1a da, larunbata, eta hautagai guztiek Izarra Centre eraikinean egingo dute azterketa.

Proben ordutegia honakoa izango da:

Ermuko Udalak proba hauetatik sortuko den lan-poltsatik kontratatuko ditu aldi baterako administrariak. Kontratatuak C1 sailkapen-talde edo kategorian egongo dira, eta Udalean dugun hitzarmena aplikatu eta 11. mailako lansaria izango dute. Hautaketa probetan onartuak izateko, Goi mailako batxilergoa, Administrazioa eta kudeaketa Goi Mailako Heziketa Zikloa edo Baliokidea den titulua, euskarazko bigarrengo hizkuntza eskakizuna (edo baliokidea den HEO B2) eta Microsoft Word programaren ezagutza bermatzen duen IT Txartela edukitzea eskatu da.

Informazio gehiagorako, sakatu hemen.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo