Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/5/25
Gaur ekingo dugun asteburuan kultur, jolas eta jai jardueraz gainezka dator. Gaztela-Mantxako zentroa bere kultur astea ospatzen dihardu astearen hasieratik. Astean zehar hainbat gauza burutu dituzte, baina jarduera gehienak asteburuan eginen dituzte. Programa ondokoak jasotzen ditu:
Gaur; 19:30etan: lurralde ezberdinetako jaki tipikoen aurkezpena. Parte hartzaileak: Kantabria, Gaztela eta Leon, Galizia eta Euskadi. Egoitzan, Errebalburu, 7an.
Larunbata; 19:00etan: Dantza erakustaldia plazan. Parte hartzaileak: Guadalajarako ‘Palacio Cotilla’; Extremadura eta Andaluziako zentroen taldeak.
Igandea; 12:30etan: ‘Zumake’ eta ‘Palacio Cotilla’ taldeen erakustaldia, Zineman.
Rock kontzertua
‘Luchando para cambiar’ izeneko taldeak rock kontzertua eskainiko du gaur, gaueko 11etan, Orbe plazan. Emanaldian ‘+Insomnio’ izeneko azken lana aurkeztuko du, hardcore musika jotzen duen talde honek.
‘Euskal Jaia’k 30. urteurrena beteko
600 dantzari eta begiralek parte hartuko dute asteburu honetan Ermuan ospatuko den ‘Euskal Jaian’. Ermuko Euskasl Jaiak aurten bere 30. urteurrena beteko du eta antolatzaileek ahalegina egin dute, aurtengoa berezi aizan dadin. Jarduerak larunbata nahiz igandean gauzatuko dira. Programa:
Larunbata: