Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/5/21
Herriko ikastetxeetako ikasleek antzerki emanaldia izango dute gaur, arratsaldeko 3retan Zineman. Markeliñe antzerki taldeak beraientzat ‘Txintxarra eta Inurria’ obra antzeztuko du. Obra Jean de La Fontainek idatzitako fabula klasikoan oinarrituta dago. Lan hau Markeliñe taldeak familia eta haurrentzat sortu duen laugarren muntaia da. Honen aurretik ‘Kartoi biraka’, Mambru’ eta Igandeetan, piratek jai’ lanak aurkeztu baitzituzten. Beren antzerkia batez ere ikustekoa da. Konpainiaren lerro estetikoarekin bat datorren ikuskizuna: plastika, olerkiak, komikotasun eta esperimentuak uztartzen dituena material, erritmo eta interpretazioaren jolasekin batera.