Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/5/4
‘Ruper Ordorika kantari ospetsuak emanaldia eskainiko gaur Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Oñatiarrak kontzertu akustikoa emango du, Jon Piris kontrabaxu jolearekin batera. Ordorikak ahotsa eta bere gitarra akustikoa jarriko ditu lanerako eta bere ondoan Piriren kontrabaxuaren laguntzan izango. Ordorika kantariak iaz aurkeztu zuen eta momentuz bere azken lana dena aurkeztera dator, zeinak Memoriaren mapan’ titulua duen. Disko konpaktu horretan hamaika kanta bildu ditu, letrak Josefa Sarrionaindiarenak eta bereak direlarik. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du eta hilabeteko kultur agendan txertatzen da. Sarrerak 8 euro balio du eta ikuskizuna hasi artean takilan eskuratu ahal izango da.