Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/4/19
Mudo-Drogot Zinematografo izeneko taldeak antolatu du gaur gaueko zine-klubaren saioa. Emanaldi horretan drama bat proiektatuko da; Zineman gaueko hamarrak eta laurdenetan. Filmaren titulua ‘Mi mejor enemigo’ da eta hiru estatuen artean egindako produkzioa da: Txile, Argentina eta Espainia. 2004. urtean grabatutako luzemetraia da, ehun minutu irauten duena. Lana Alex Bowek zuzendu du. Sarrerak 3 euro balio du.
Sinopsia
1978ko abendua da. Txile eta Argentinaren hegoaldeko mugan, herri bien arteko borroka hastear baino egun batzuk lehenago. Patagonian, Txileko soldadu talde bat bere iparrorratza apurtu eta panpa zalean galdu egiten da. Soldaduen lubaki bat egiten dute eta bertan zain geratzen dira Txileko edo Argentinako lurraldean dauden ere jakin gabe. Orduak emango dituzte egoera argitzeko zain, Argentinako patruila bata urrez aurre jartzen zaien unera arte. Soldadu talde biek guda noiz has zain daude. Tentsioa handia da, baina orduak aurrera egin ahala, gizakiak diren legez elkar ezagutu eta nolabait lagun egiteko aukera izango dute, arerioak direla jakin arren. Panpa erraldoiko bakardadean betebeharraren eta nahi dutenaren arteko sentimenduak nahasten dituzte, gizakion harremanen arteko istorio sakon bati leku eginez.