Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/3/30

-Er Peche- musikariak gaur kontzertua emango du

Antonio Valle musikariak, ‘Er Peche’ goitizenez ezagutzen dena musika munduan, kontzertua emango du gaur Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Antonio Alacanten jaiotakoa da, baina aitaren herrian, Malagako probintzian, hasi eta hezitakoa. Musikariak momentuz argitaratuta duen lan bakarra aurkeztera datorkigu, ‘Doblando la dosis’ titulukoa. Diskoak hamabi abesti biltzen ditu eta horien artean ezagunetarikoa ‘el aire que respiro’ da, zeina Zahararekin kantatzen duen. Sarrerak 10 euro balio du ikusle orokorrentzat eta bi euro gutxiago Zinemako bazkide direnentzat. Udal Kultura sailak astelehenean hasi zuen aldez aurreko salmenta, baina sarrera guztiak saldu ez dituenez, saltzeko falta direnak gaur takilan eskainiko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo