Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/3/28

Etorkinentzako harrera ikastaroak

Udal euskaltegiak etorkinentzako euskara ikastaro berezi bat antolatu du. Harrera ikastaro lingüistiko hori doakoa izango da Irene ematen duten guztientzat eta apiriletik ekainera bitartean gauzatzeko asmoa dago. Izena ematearen barne daude matrikularen kostua eta ikastaroan banatuko den ikasmateriala. Hori horrela da, ikastaroa diruz laguntzen dutelako Eusko Jaurlaritzak, bere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio zuzendaritzak eta Kultura Sailak, HABEren bidez. Ikastaroak hirurogei ordu iraungo ditu eta astean hiru egunetan eta bi orduko saioetan. Ikastaroan gure Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorako etorkinek parte hartu ahali zango dute. Ekimenaren xedea etorkinek hemengo gizartea, ohitura keta abar ezagutu eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak eman ditzatela da. Ikastaro hauetan, besteak beste, gizarte ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai lantzen dira, hala nola, agurra, zenbaketa, familia, eskola, garraio, osasuna, kirola, erosketa, eta abar… Hitz bitan esanda, indarra hiztegian eta oinarrizko ulermenean jarriko dira.

Euskaltegiarekin bat ekimena aurrera ateratzeko lankidetzan ari dira udal euskara eta gizarte ekintza zerbitzuak. HABEk AISAri buruz sei hizkuntzatan azalpenak ematen dituen argitalpena kaleratu du: gazteleraz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, arabieraz, bereber eta txineraz. Izena eman edo argibide gehiago jaso nahi dutenek euskaltegira, euskara zerbitzura edo gizarte-ekintzako zerbitzuetara jo dezake.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo