Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/3/19

Erregistro telematikoaren araudia hasierako izaeraz onartu da

Ermuko Udalbatzak erregistro telematikoa sortzea eta hori arautzea erabaki du. Erabakia aho batez onartu dute Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, aurreko astean egindako azken Osokoaren Bilkuran. Erregistro telematikoaren araudia momentuz behin-behinekoa da hilabetez jendaurrera jarri behar delako. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, BAOn oso osorik argitaratu eta indarrean sartuko da. Legegintzaldi honetako errenka nagusietako bat administrazio elektronikoa ezartzea da, herritarrek udaletxean izapideak egin ahal izateko bulegoetara bertara etorri beharrik izan gabe. Xede horrekin, udalak hainbat baliabide teknologiko ezarri ditu duen kudeaketa ahalmenari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Hori horrela, bere zerbitzariak zentralizatu etab erneko sarea antolatu ditu, datu-base bakar eta une oro eguneratuarekin lan egin ahal izateko.

Erregistro telematikoa eta Herritarrak atenditzeko Bulego berria aldi batera jarriko dira martxan, zerbitzu arin eta zuzenagoa eskaini ahal izateko. Zerbitzu hori herritarren eta erakundearen arteko harremanak bideratzeko zubi lana egingo du eta, prozedura guztiei bertatik emango zaie hasiera. Horregatik, prozedura administratiboen jatorria izango denez, zerbitzuari etab aita tresnari ‘Abiapuntu’ izenez deituko zaio. Zerbitzu berri horri esker herritarrek izapideak egin ahali zango dituzte edonondik eta edozein ordutan, udalera etorri beharrik izan gabe. Izapide horiek erabat seguruak izango dira eta juridikoki balio osoa izan eta eraginkorrak izango. Bide berri hori erabiltzeko herritarrak nahikoa izango du ziurtagiri digitala edukitzearekin. Udal honek ziurtagiri horiek eskuratzen lagunduko du. Horren bidez, herritarrek udala zabalik izango dute eguneko 24 ordutan, asteko zazpi egunetan eta urteko egun guztietan, ilaran zain egon beharrik gabe. Hori guzti hori martxan jarri ahal izateko, erregistro telematikoaren funtzionamendua arautu behar izan da. Erregistro telematikoa udal Erregistro Orokorraren osagarri izango da. Gobernuko taldeak tresna honen bidez gure toki-administrazioaren izapideak erraztu eta arintze espero du, baita erabakiak hartzeko eta jakinarazpenak egiteko erabiltzen den denbora ere.

On line izapideak egiteko udalak hartu duen aukera dagoenetatik osatuena da, informazioa kodifikatu egiten delako. Hain zuzen ere, bid ehori aukeratu du segurtasun eta eraginkortasun osoa eskaintzen duelako eta, konfidentzialtasuna eta datuak babesteko sistema ere bai. Aukera horren alde egina urretik, banketxeak erabiltzen dituzten bezalako hainbat aztertu eta baztertu egin zuen, batzuk posta elektroniko edo, horrekin batera, PIN zenbaki edo kodea uztartzen dituzten arren, eskasagoak baitira. Araudiak lau kapitulu eta hogei artikulutan garaturik dago. Hasieran bide telematikoaren bitartez hogeita hamar bat espediente izapidetu ahal izango dira, bide horretara apurka beste batzuk ere gehituko direlarik ondoren.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo