Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2005/7/22
Ermuko Udalak omenaldia egingo dio Alex Soto Iglesias saltari ermuarrari, datozen egunetan ospatuko diren herriko jai nagusietan. Azken Mundu Txapelketan Brontzezko domina eskuratu berri duen jubenilak parte hartuko du ‘2005eko Santixauen’ egitarauan programatuta dagoen altuera-jauziko txapelketa-erakustaldian. Txapelketa hori ‘Santa Ana’ egunez ospatuko da San Pelaio parkean, eguerdiko 12etatik aurrera. Erakustaldiaren amaieran, herriko alkate Carlos Totorikak plaka bat entregatuko dio Alexi, lortu berri duen sari hori Ermuak aintzat hartzen duela agertu eta eskertzeko. Santa Ana eguneko erakustaldi horretan, besteak beste, ondoko kirolariek ere hartuko dute parte: Javier Villalobos, Mikel Fernández eta Jorge Vega.
Alex Soto erakustaldiaren bezpera arratsaldean bueltatuko da Ermura, hots uztailaren 25eko iluntzean. Egunotan Lituanian dago Europako Junior Txapelketan parte hartu eta lehiatzen. Bi txapelketan parte hartu ondoren, zuzen zuzenean etorriko bada ere, gaztea “pozarren” agertu da Ermuko erakustaldian saltatu izatearekin. “Ermuan saltatzeak eta gainera jaietan ilusio handia egiten dit”, adierazi digu. Alexek 16 urte bakarrik duela gogoratu behar eta, adin horretako edozein gazteri bezalaxe, jaietan etxean egoteak, atsegin du oso.
Fitxa teknikoa: