Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/3/6

Lobianon erakusketa bikoitza ikusgai

Lobiano Kulturgunean arte plastikoetako erakusketa bi jarri dira aldi batera. Lehenengoa, pintura erakusketa da eta bertan, herriko artista eta ‘Mugartea’ taldeko kide David Cuestak lan-bilduma jarri du ikusgai. Bilduman horretan teknika ezberdinekin egindako hainbat koadro daude.

Bigarrena, ordea, argazki erakusketa da. Hain zuzen ere, gazteria urtero deitzen duen oporretako argazki lehiaketaren 2006. urteko ediziora aurkeztutako lanen bilduma. Biak udal kultura sailak antolatu ditu eta zabalik daude astelehenetik ostiralera, arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean. Horiek biak martxoaren 16ra arte ikusgai izango dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo