Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/2/23

‘La Fuga’k kontzertu akustikoen gira bati hasiera emango dio gaur Ermuan

‘La Fuga’ Kantabriako rock taldeak kontzertu akustikoen gira bati hasiera emango dio gaur Ermuan. Emanaldia Ermua Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerarik erosi ez dutenek ezin izango dira sartu, takilan ez baitira eskainiko jada agortuta baitaude. Kultura udal sailak astelehenean ekin zion aldez aurreko salmentari eta asteazken goizerako guztiak saltuta zituen.

‘La Fuga’ taldea 1996. urtean sortu zen Reinosan, Kantabriako hegoaldeaan dagoen hiri industrialean. Taldea lau musikarik osatu zuten, beste formazio batzuk utzi eta gero proiektu berri eta sendoago honetara bildutakoak. Lehenengo partaideak obndorengoa hauek izan ziren: Edu (bateria), Rulo (gitarra eta ahotsa), Fito (gitarra bakarlari eta ahotsa) eta Iñaki (bajua). Sorrera urteko irailean kontzertuak emateari ekin zioten, batez ere, Reinosan bertan eta inguruetan, baina probintziatik atera gabe. Hastapenetan beren abestiak eta estatuko rock talde ospetsuen bertsioak uztartzen zituzten. 1997ko ekainean beren lehen maketa grabatu zuten, ‘El Camino’, baliabide teknikoen eskasia ilusioz ordeztuz. Maketa horrek harrea eta salmenta oso onak izan zituen, bainan bere soinu kalitatea eskasa zen. Taldeak, ordurako, beren kontzertuetan abesti propioak eta talde ospetsuenak jotzen zituen.

‘El Camino’ tituluko maketaren arrakasta ikusita, taldeak lehen diskoa grabatzeko erronkari heltzen dio. Hori horrela, 1998ko otsaila eta martxoan ‘Sonido XXI estudioetan sartu eta lanari ekin zioten, hamar kanta grabatu bitartean. Lehen diska horri ‘Mira’ titulua jarri zioten eta ‘Fak Record’ etxe independientearekin kaleratu zuten. Hortik aurrera, taldea hobetzen eta hazten jarraitu zuen, azken batean, gora egiten beren estiloa definitu eta musikaren munduan leku egin arte. Lehen lanaren ondoren beste bost etorri dira, ‘A golpes’, ‘A las doce’, ‘Calles de Papel’, ‘Negociando gasolina’ eta azkena 2006an, ‘La Fuga en directo’.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo