Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/11/28

Ermuan sorturiko eta Izarra Centren kokaturiko enpresak Hapiick zerbitzua aurkeztu dio munduari

Intelligent Delivery S.Ak eta enpresa –startupak- gazteak Hapiick izeneko zerbitzu berria aurkeztu du, zeinak online egidako erosketen paketeak jasotzea ahalbidetzen duen, modu kontrolatu eta gestionatuan; oso eroso. Hapiick biltegitxo sareak osatzen du, takilak itxurakoak eta horien antzekoak; kutxa automatikoak eta estrategikoki kokatuak leku publiko eta ordutegi zabalekoak direnak, pertsona gehiengoari aukera zabalak emango digutenak, esaterako merkataritza guneak, gasolindegiak, norberak erosi eta zerbitzeko lekuak, eta abar… Zerbitzu berri jada abian da, estatuan nahiz Euskadin eta, baita Portugalen ere.

Zerbitzuaren funtzionamendua ulerterraza da oso, izen bera duen webgunean oso ulergarri jasotzen den, idatziz eskaintzeaz gain bideo oso grafikoa ere dugularik bertan. Zerbitzua honetan datza labur-labur esanda: pertsonak webgune batean erosketa eginen du eta horren paketea jasotzeko Hapiick puntua aukeratzen, komenigarri duguna -etxetik edo lanetik hurbil duguna- horren bila joan eta jasotzeko ordutegi oso zabala izango dugularik. Etxean zain eta lotura egon beharrik izan gabe. Erositakoa dakarren paketea aukeraturiko puntu eta kutxatilan dugunean, pertsonok esku telefonoan mezua jasoko dugu kode pertsonal batekin. Horrekin ongi datorkigunean itxi eta babesturik dagoen armairura joan ahal izango, kodea idatzi eta paketea eskuratu ahal izango dugularik. Tamaina ezberdinetarako kutxak ditugu bolumenaren arabera erabilgai. Gure zonaldean hiru zerbitzu Hapiick ditugu gugandik oso hurbil, Ermuan demostraziokoa dugu Izarra Centre eraikinaren sarreran eta beste bat Eibarren Kantoi erregaien gasolindegian.

Zerbitzu berri orain egun batzuk aurkeztu zen, Izarra Centre eraikinean bertan egindako ekitaldi publikoan, Intelligent Delivery S.A.ren egoitza bertan baitago. Ekitaldira eragile eta ordezkari hainbat bildu ziren, berri zuzena jasotzeko, herriko alkate Carlos Totorika, horien artean zegoelarik, hainbat hedabideko lankideen artean. Hasi berri dugun enpresa horrek aurten enpresa proiektu berritzaileentzako Juan Torres lehiaketaren saria jaso du. Proiektua hiru urtez ontzen eta prestatzen egon da, Haritz Elortza zuzendari nagusiak aditzera eman digunez. Proiektuaren xedea “onlineko salmentak bezero eta kontsumitzaileari banaketa egiteko logistikan planteatzen diren arazoei konponbidea eman nahi dio” gehitu du.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo