Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/11/17

Inauteriak 2015eko kartela hautatzeko lehiaketa deitu du Kulturak

Udal kultura sailak zabalik du Inauterien hurrengo edizioa iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa. Lehiaketaren irabazleari 500 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Proposamenak Lobiano Kultur Gunera bulegora eraman edo postaz bidali daitezke urtarrilaren 28ra bitartean. Bertara eraman nahi dutenek, kontutan eduki dezatela bertako ordutegia goizeko bederatzietatik iluntzeko bederatzietara bitartekoa dela. Postaz bidaliz gero, jarri behar den helbidea ondokoa da: Goienkale 10, 48260 Ermua (Bizkaia).

Kartela egiteko teknika librea eta egileak berak aukeratzekoa da. Deialdia arautzen duten oinarrietan xedatutakoaren arabera, lanek neurri zehatz batzuk eduki behar dituzte. Tamainarik txikiena 42x30cm dira eta handiena, berriz, 48x33 cm-ra artekoak. Gaiari dagokionez, autoreak erabaki behar du Inauteriak zein ikuspegitik landu, baina nahitaezkoa da, jai horren atalen bat adieraztea. Halaber, ‘Ermuko Inauteriak 2015’ esaldia agertzea ere, derrigorrezkoa da. Lanak euskarri zurrun batekin babestuak aurkeztu beharko dira, azalean 2015eko Inauteriak esaldia idatziz. Barnean, egilearen datuak jasotzen dituen txartela sartuko da.

2015eko urtarrilaren 30ean kasurako bilduko den epaimahaiak irabazlea nor den erabaki eta haren izen-abizenak ezagutaraziko ditu. Epaimahaiak saririk ez emateko aukera du, baldin eta haien ustez mailarik izaten ez bada. Lehiaketan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du.

Jarraian, lehiaketaren oinarri orokorrak PDF formatuko artxiboan uzten dizkizuegu.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo