Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/7/19

Santixauak 2005: joko gehiago eta filmina emanaldia

Txarangen arteko jokoek aurrera jarraituko dute gaur arratsaldean, koadrila kideen arteko lehiaketa berriekin. Gaurko iragarrita daude ‘Pepino’ eta ‘Jatorrizko bekatua’ izenez ezagutzen direnak. Lehenengoa, barazkia izter artean hartuta errelebutako lasterketan datza eta, bigarrena, zintzilikatutako sagarra jatean, hari heldu gabe eta ahalik eta arinen. Saioak arratsaldeko zazpietan hasiko dira, Orbe Kardinalaren plazan.

Gauean, Joxe Ramon Agirre mendizaleak ‘Patagonia’ izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du. Emanaldian filminak eta musika uztartuko dira eta ‘Marronek’ Txileko eta Argentinako hego ekialdeko lurralde hari buruzko azalpenak emango ditu. Emanaldia gaueko hamar t’erdietan hasiko da Valdespina Markesaren parkean. Ikuskizuna ‘Euskal Birusa’ talde euskaltzaleak antolatu du.

Egitaraua


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo