Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/11/6

Ekintzaile gazte ermuarra Silicon Valleyra joango da, YUZZ programaren eskutik

Sonia Souto Fuentes, CITYMAP izeneko proiektuaz, Silicon Valleyra hirira joateko aukera irabazi du, aurten estatuan saritu diren 24 gazte ekintzaile onenen artean egon ondoren.

Ermuan aurten 11 gazte ekintzaile parte hartu dute YUZZ programan, zeina Centro Internacional Santander Emprendimiento (CISE delakoak) zuzentzen duen. Programak Banco Santander entitateak babesten du. Ermuko Udalaren eta SPRI taldearen laguntzarekin.

Sonia Souto Fuentes gazte ermuarrak garatu duen CityMap aplikazioa YUZZ Ermua zentroko ideia onentzat hartu da eta abenduaren 7tik 12 bitartean Silicon Valleyra –berrikuntzaren leku garrantzitsuena munduan- joateko aukera eskuratu du. Programa Centro Internacional Santander Emprendimiento (CISE) delakoak zuzentzen du, Banco Santander entitatea babeslea da eta Ermuko Udala eta SPRI taldea laguntzaileak, hurrenez hurren.

Aurten Ermuan gauzatu den YUZZ programaren baitan zazpi hilabeteko ikastaroan parte hartu duten hamaika partaideek diploma jaso dute, herriko Carlos Totorika alkatearen eskutik, Izarra Centre eraikinean egindako ekitaldian. Aipatu zazpi hilabete horietan teknologiari loturiko hainbat enpresa ideia mamitu eta aurreratu dituzte. Gure Udalak Izarra Centre eraikin teknologikoaren baitan dagoen enpresa hazitegian sei hilabetez doan kokatzeko aukera emango dio proiektu onenaren aipamena lortu izan duen egileari, baldin eta benetan enpresa eratzen badu.

Esan bezala Ermuan landutakoen artean onentzat jo den proiektua City Map izenekoa izan da, eta horren atzetik bigarren Aitor Oteizaren ’Burology’ tituluko proposamena eta, azkenik, hirugarren Patricia de Anta gazteak pentsatu etya proposatutako ‘Sinplifica tu vida’ deritzanak.

Epaimahaiak Sonia Soutorena hautatu du Ermuan eta horri esker Silicon Valleyra joan ahal izango da, bertan Banco Santander, ICEX eta Red.es bultzatutako SpainTech Center (STC) ezagutu ahal izango du. Horren helburua enpresa txiki eta ertainak han kokatu daitezen erraztasunak eman eta laguntzea, munduko gune dinamiko eta lehiakorrena den hartan. Zentro horrek gure estatuan oinarri teknologikoa izanik sortzen diren enpresak nazioartera irten daitezela laguntzea. Argibide gehiagorako ikus zentroko webgunea.

Silicon Valleytik bueltan sariek ideak aurkeztu beharko dituzte Banco Santander, CISE eta YUZZ Programan laguntzaileak diren entitateetako kideek osaturiko epaimahaiaren aurrean. Guztietatik hiru onenek 30.000; 20.000 eta 10.000 euro hurrenez hurren jasoko dituzte aurrera eraman ditzaten.

CityMap proiektu irabazlearen ezaugarri eta datuak

CityMap esku telefonoentzako aplikazioa da, leku zehatz bateko baliabide turistiko edo kulturalak ezagutzera ematea eta aintzat hartzea helburu duena, pertsona bidaian doanean informazioa unean bertan jasotzerik izan dezan eta bere gustu, garraiobide, aurrekontu, eguraldi edo jasotzako gomendioen arabera erabaki dezan.

Bidaiatzeko eta bidaietan erabiltzeko pentsatua dago, turistarentzat informazio garrantzitsua eskainiz kokapen, handituriko errealitate eta teknologietan oinarrituriko beste hainbat interesgarriez baliatuz. Eduki guztiak integratuak izango ditu, maopa nahiz nabigaziokoetan kokapena emanez. Guztia erabiltzailearentzat benetako aukera izan asmoz. Aurreikusita dago, hemendik gutxira, aplikazioa prest eta eskuragai edukitzea sistema eragile guztientzat baliozkoa izango delarik.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo