Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/10/7

‘Bularretik mintzora’ irakurketa klubak denboraldi berriari hasiera emango

Euskara Sailak eta Udal Liburutegiak antolatutako “Bularretik Mintzora” irakurketa klubak denboraldi berriari hasiera emango dio, udazkenean sartzearekin batera. Udazken honetako lehenengo saioa urriaren 18an, larunbatean, izango da. Hiru eta 8 urte bitarteko ume eta euren gurasoei zuzendutako irakurketa klub hauek orain dela 4 urte hasi ginen antolatzen Ermuan eta oso arrakastatsu suertatu dira harrera oso handi eta ona jasan baitute.

Ekimen hau bi adin tartetan banatuta dago, 3tik 5era urte bitarteko umeentzakoa eta 6 eta 8 urte bitartekoentzako Irakurketa Kluba. Topaketa hilean behin Lobianon egiten da, larunbatetan. Bi talde ditugu, lehena goizeko 10:00etan biltzen dena, 3tik 5 urtera bitarteko parte hartzaileentzat. Bigarrena 12:15etan biltzen da 6tik 8 urtera bitarteko partaideekin, euskara hutsean jarduera gauzatuz. Beraz, parte hartzen duten umeek eta ekimenean eurekin doazen helduek (amak, aitak, amamak, etb.) euskara hiztun jantziak behar dute izan.Jarduera doakoa bada ere, izena aldez aurretik ematea beharrezkoa da plaza mugatuak ditugulako. Izen-emateak liburutegian egin behar dira urriaren 15a baino lehen. Ume baino plaza gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira.

Saioetako dinamizatzailea Galtzagorri Elkarteko Lur Korta izango da. Saio bakoitzean “liburu ezagun edo oso zabalduak” aurkeztuko dira eta horiei buruzko proposamenak egingo dira, talde txikietan, etab. Gainera, haurrek eta euren gurasoek beren “liburu maiteak” aurkeztu ahal izango dituzte.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo